¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2019/2020 Denboraldia. 9. Kontzertua
12 maiatza, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Georg Mark

KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATZEN DA
 
Koronabirusaren prebentzio- eta euste-jarraibide ofizialei jarraituz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu hau bertan behera uztea erabaki du.
 
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo dela jakinarazten da. Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.

 
PROGRAMA: Mundu Berria

M. Urquiza
Elkano proiektua 2 (erabateko estreinaldia)
 
A. Dvorak
Biolinerako kontzertua / 9. Sinfonia, “Mundu berrikoa
 
Georg Mark, zuzendaria
Augustin Hadelich, biolina
 
Georg Mark salzburgotarra, zuzendaritzaz gain filosofia eta psikologiako ikasketak ere badituena, zirkuitu austriarreko zuzendari interesgarrienetako bat da. Orkestra zuzenduko du Mundubira musika bidelagun proiektuaren bigarren obraren estreinaldian, Mikel Urquiza konpositore bilbotarrak egin duena, eta Elkanok munduan barrena egin zuen bidaiako Ameriketako etapan begirada jartzen duena. Hain zuzen kontinente horrek eman zion inspirazioa Antonin Dvoraki bere partitura ezagunena idazteko: 9. Sinfonia, “Mundu berriarena”. Lan horretan Dvorakek uztartu egin zituen musika beltz eta indigenan egindako aurkikuntzak eta doinu bohemiar bereizgarriak. Bere Biolinerako kontzertuaren hirugarren mugimendu sutsuan ere presente daude doinu horiek. Augustin Hadelich, Grammy baten irabazlea eta Musical Americak “2018 urteko instrumentujole” gisa izendatua, izango da kontzertu honen orrialde distiratsuei bizitza emango dien solista bikaina.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información