¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
19 martxoa, larunbata 19:30etan. · Areto Nagusia

Gontzal Mendibil Donostiako Orfeoiarekin

Gontzal Mendibil

Gontzal Mendibilek 'Zuri So', bere azken diskoa, aurkeztuko du Iruñean datorren martxoaren 19an Donostiako Orfeoiarekin batera. Euskal abeslariaren hamaikagarren lana dugu honako hau, seguraski, Mendibilen diskorik biziena, lan hunkagarri eta oldartsua da, maitasun eta itxaropenez betetako kantuak dituena. Inoiz baino indartsuago eta gogotsuago datorkigu oraingoan Gontzal. Bere textuez gain, berak maite dituen olerkarienak erabili izan ditu konposatze orduan, hala nola: Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padrón, Kirmen Uribe eta Igor Estankona. Eta hainbat musikari ezagun izan ditu kolaboratzaile.

Zeanurin jaio zen 1956ko Urtarillaren 25ean. 5 urtekin egin zuen debuta, herriko koroan mutiko gazteena zelarik. Handik gerora, hamabi urtekin gabon otzara eder bat jasoko du opari legez. 1973.urtean Abra kantaldian lehen saria irabazten du du eta hantxe hasi baitzen benetan bere musika ibilbidea. Lehenik bakarrean eta 1975.urtean Xeberrirekin batera ehunka kandaldi eskainiko ditu Euskalherrian zein kanpoan. 1975ko abenduan grabatuko du bere lehen diskoa. Ordukoak dira betirako gure memorian geratu diren kantu entzutetsuak: Bagare, kapitalismoak, Laster...
Gontzal, bigarren belaunaldiko kantaria dela esan dezakegu.11 diska eta kantu pila 1975an hasitako ibilbide luzean. "Memorian" bere lanarekin gorenean jarri zitzaigun, barruak murgildu eta sentierazten dituen lana dugu. Handixek sortuko da "Lágrimas al viento" "Memorian" en adaptazioa izanik bere azken lana eta lehena gasteleraz.
Kantutik at, edo kantu barne Gontzal era askotariko sortzailea dugu . Hiru ikuskizun musikal burutu eta aurkeztu izan ditu, "Iparragirre Hegalaria, Olentzaro, eta Elorri loratua" Ipuinak ere idatzi izan ditu eta "Iparragirre Erro Urrats" liburuaren sortzailea da. Soziologia ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean eta Telelebistarako programak sortu eta zuzendu ditu, hala nola, berak sortutakoa da egunero TVEan emititzen den eta zuzentzen duen "La Botica de La Abuela" programa entzutetsua.
Bikoiztaile ere izan baitzen aldi baten, baina ezpairik gabe, bere baitan duen altxorrk preziatuena eta gogoko duena, musika baita eta hartaraxe eman ditu lanik hoberenak, eta gogokoenak.
Oraintsu kaleratu du bere ZURI SO hamaikagarren lana, 11 kantu ederrez datorkigu. Guztiak berri berriak. Zuzena, sakona eta sentibera halaxe izenburutu du gontzalek berak, eta egia esan, disko jantzia eta betea atera duela esan behar, kantu gozo bezain ederrak, ondo hornituak eta zainduak.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información