¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
26 apirila, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Gugurumbé, las raíces negras

Accademia del Piacere, Fahmi Alqhai, Antonio Ruz, Rocío Márquez y Nuria Rial

KONTZERTUA ATZERATZEN DA
 
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiaren baitan Gugurumbé izenburupean Areto Nagusian apirilaren 26an iragarrita zegoen kontzertua atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).

Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie. Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako  sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
 
Gugurumbé ikertze artistikoa da XVI. eta XVII. mendeetako herri-dantza hispanoen arloan: Amerikarekin egindako trukeen bidez iritsitako musika beltzak eragin handia duen mundua, eta egun flamenkoa esaten zaionaren sustraiak berak osatzen dituena. Mónica Iglesiasen dantza flamenkoa eta Ellavled Alcanoren beltz-amerikarra batu egingo zaizkie Antonio Ruzek sortutako koreografiei. Haietatik abiatuta, Rocío Márquezen kantea eta Nuria Rial sopranoaren kantua eszenaratzean sartuko dira, Accademia del Piacererekin eta Fahmi Alqhairekin eta bakarlariekin batera, besteak beste, Dani de Morón flamenkoko gitarristarekin. Musika horiek sortu zituzten musikarien espiritu mestizoaren eta irekiaren birsortze honen aurrestreinaldia hartuko du Baluarte Fundazioak. Ikuskizuna Accademia del Piacere/Alqhai&Alqhai, Antonio Ruz Konpainia eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiaren arteko koprodukzioa da.
 
 
Flamenko-kantaria: Rocío Márquez 
Sopranoa: Nuria Rial 
Dantza flamenkoa: Mónica Iglesias
Dantza garaikidea: Ellavled Alcano 
Gitarra flamenkoa: Dani de Morón
 
Accademia del Piacere
  Rami Alqhai, viola da gamba
  Johanna Rose, viola da gamba
  Carles Blanch, gitarra barrokoa
  Javier Núñez, cémbalo & organoa
  Agustín Diassera, perkusioa
 
Koreografia: Antonio Ruz
Zuzendaritza musikala, viola da gamba eta konponketak eta egokitzapenak: Fahmi Alqhai

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información