¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
ZERO MUSIK FEST
12 ekaina, ostirala 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Gussy eta Los Tripulantes


Konfinamendu hau hasi zenean, Gussy bere azken diskoa, Canciones cortas para viajes largos, aurkezteko biran zebilen bete-betean. Disko hori, hain zuzen, 2019an kaleratu zuen, eta Los Tripulantes konpainia-taldearekin grabatu, Jon Carbajal, gitarra elektrikoan, Tote Garjón, baxuan eta koruetan, Sergio Izquierdo, baterian, eta Carlos Colina, pianoan, Hammonden eta Pedal Steelen, taldekideekin. Denak musikari esperientziadunak dira, eta ibilbide luzeak eginak hainbat taldetan. Duela ia hiru hilabete gelditu zen puntu horretan taldeari berriro heltzeko modu bat izango da Baluarteko kontzertua, sasoi betean zegoen makineriarekin eta Gussyren abestiak apaintzen zituzten tripulatzaileekin, soinu akustikoen leuntasuna rockaren elektrizitatearekin konbinatzen duen talde-soinu horrekin, hainbat estilotan nabigatzen, esate baterako, bluesean, countryan, egile-abestian… Km. ZERO MUSIK FEST jaialdiko emanaldia kontzertua baino gehiago izango da; ospakizuna izango da, GUSSY & Los Tripulantes taldearen hitzordu handietan ohikoa izaten den moduan gonbidatu batzuk izango dituena.


SARRERAK / ABONAMENDUAK EROSI

 
Laguntzaileak:
KINGDOM OF LIVE MUSIC NAVARRA ETA BALUARTE FUNDAZIOA
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información