¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2019-2020 Baluarte Txiki Programa
18 apirila, larunbata 18:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Hilos

La Rous Teatro
 
IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
 
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Txiki zikloaren baitan Ganbera Aretoan apirilaren 18an iragarrita zegoen Hilos ikuskizuna atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).
 
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da (txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean). Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da.
 
 
2011an Haurtzarorako Arte Eszenikoen Sari Nazionala eskuratu zuen La Rous Teatro antzerki taldeak gurean Hilos ikuskizuna aurkezten du, amaren eta seme-alaben arteko loturari buruzko gogoeta, besteak beste egilearen beraren bizipenak oinarri dituena. 
 
Mundura, amaren zilbor-hestetik lotuta iristen gara eta honek modu berezi batean batzen gaitu gure amarekin. Baina, zer gertatzen da hondoren hari horrekin? Zilbor-hestea jaiotzean moztu egiten digute, baina elkarren artean sortzen den lotura, ikustezina den hari baten antzera bizirik mantentzen da. Nire amaren istorioaz ari natzaizue, biziz beteriko emakumeaz, hari  batez lotutako hamalau haur erditu zituenaz. Bere seme-alaba eta bere artean sortu zituen hariez eta bakoitzari utzitako ondareaz, ondoren norberak bereak ehundu zitzan.
 
Hilos ikuskizunak FETEN 2016en Dramaturgia Onenaren eta Emakumezko Interpretazio Onenaren saria jaso zuen.

 
Zuzendaritza: Joan Font y Rosa Díaz
Dramagintza: Rosa Díaz e Itziar Pascual
Aktorea: Rosa Díaz
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información