¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Fundazioa 2018/2019 Denboraldia
26 urria, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

'Intxaur-hauskailua' - Dantza Konpainia Nazionala

José Carlos Martínezen koreografiaren erabateko estreinaldia

Bi baldintzak bihurtzen dute Intxaur-hauskailu hau ohiz kanpoko gertakari: José Carlos Martinezen koreografia berriaren erabateko estreinaldia Baluarten egitea, Dantza Konpainia Nazionalak gauzatuta, eta, Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren barnean, zuzeneko musika duen ballet batez gozatzeko lehen aukera izatea. Kontzienteak eta inkontzienteak eskua ematen diote elkarri ekoizpen berri honetan, eta bertan Dantza Konpainia Nazionalak haurren eta helduen munduak besarkatzen ditu, errealitatea eta fantasia estu korapilatuta ageri diren ontzi komunikatuak balira bezala. Gertakizuna XX. mendearen lehen urteetan kokatu behar da, familiako jai baten errealismo burgesaren eta nahiak eta beldurrak elkarrekin bizi diren Klararen imaginarioaren arteko kontrastea nabarmentzen. Pezoian, Marius Petiparen libretorako musika eraikitzeko Txaikovskik baliatu zuen partitura interpretatuko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoak.


Koreografia eta Zuzendaritza Eszenikoa: José Carlos Martínez
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Orkestra zuzendaria: Manuel Coves
Eszenografiaren diseinua: Mónica Boromello
Jantzien diseinua: Iñaki Cobos
Argiztapenaren diseinua: Olga García Sánchez
Musika: P.I. Chaikovsky

Iruñeko Ganbera Abesbatzaren partaidetza bereziarekin


* IRAUPENA: I. Atala: 50 minutu -atsedenaldia- II. Atala: 40 minutu

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información