¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
'An Evening With Joan Baez' bira
15 martxoa, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Joan Baez

Joan Baez AEBko folk abeslari ezaguna Baluartera helduko da An Evening With Joan Baez biraren baitan. Gurean eskainiko duen kontzertuan bere errepertorio zabaletik errepaso eginen du. Iruñekoa Estatuan egingo duen biraren lehen geldialdia izango da eta ondoren Bilbo, Madril, Bartzelona, Gijón eta Santiago de Compostela bisitatuko ditu. Protesta kantaren erreginak 60ko hamarkadetako musika jaialdi garrantzitsuenetan jo zuen (gogoangarria izan zen, esaterako, Woodstocken, 1969an eskainitako kontzertua) eta mundu zabalean ezaguna egitearekin batera, hazi egin zen politikarekiko konpromisoa. Hala, garai hartako gizarte mugimenduetan aitzindari izan zen: Vietnameko Gerraren kontrako mugimenduaren irudi izan zen eta Martin Luther Kingekin batera, 1963an eskubide zibilen alde egindako martxan parte hartu zuen.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información