¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
1 martxoa, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

José Zorrilla-ren 'Don Juan Tenorio'

Zuzendaritza: Blanca Portillo

Don Juan Tenorio oso modu berezian itzuli zaigu agertokira. José Zorrillaren testu klasikoa eraldatuta iritsi zaigu Juan Mayorgaren egokitzapenari eta Blanca Portilloren zuzendaritza-lanari esker. Portillok aitortu du Don Juan Tenorio pertsonaia sedukzioaren eta askatasunaren mitotzat hartzen dela, baina historian zehar, ez dela ulertu harenizaera. Horregatik erabaki du haren jokabideak eta hitzak aztertzea; jendeari, bere ustez benetako funtsa zein duen erakusteko; jendeari enpatia-faltaren, krudelkeriaren, norberaren eta besteen bizitzarekiko mespretxuaren eredu bat erakusteko, alegia. Hitz hauek esan dizkigu zuzendariak: "Hainbeste aldiz antzeztu izan den eta nire ustez hain gutxitan ulertu izan den pertsonaia hau agertokira igotzeko beharra sentitu dut. Bada garaia norbaitek Tenorio behar den bezala, argi, azal dezan". Ziur lortuko duela hori aktore talde honekin: José Luis García-Pérez, Miguel Hermoso Arnao eta Juan Manuel Lara, besteak beste.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información