¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
18 apirila, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Marsellako Ballet Nazionala

'Orfeo y Eurídice'. Frédéric Flamand-en koreografia

Gluck-en Orfeo eta Eurídice operaren gainean, kritikak bere egilearen ballet ederrena jo duen maisu-lan hau sortu du Frédéric Flamand koreografoak. Musikak, ahotsek, koreografiak eta eszenografiak ikuskizun bisual handia osatzen dute. Bere maitearen bila infernuetara jaisten den musikariaren historiak edertasun plastiko ukaezineko koadroak eskaintzen ditu, ahotsari esker, mugimenduari esker eta Hans Op de Beeck-ek eratutako eszenografiari esker. Frédéric Flamand-ek koreografia hau Marsellako Ballet Nazionalarentzat sortu zuen eta 2013ko ekainan lehen aldiz taularatu zen. 1972an Roland Petit-ek sortu zuen Marsellako Ballet Nazionala, egun nazioarteko ospea duen dantza konpainia da eta Frantziako entzutetsuenetariko bat. Flamand konpainia honen zuzendari artistikoa izan zen zortzi urtez.


Koreografia eta eszena zuzendaritza: Frédéric Flamand
Eszenografia eta jantziak: Hans Op de Beeck
Koreografia laguntzailea: Yasuyuki Endo
Eszena laguntzailea: Jasper Lutin
Argiztapena: Bertrand Blayo eta Frédéric Flamand

Marsellako Ballet Nazionala


* Iraupena: 90 minutu (atsedenaldirik gabe)

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información