¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Txiki Programa
6 apirila, larunbata 17:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Martinaren parke fantastikoa

Producciones Maestras
 
Martinaren parke fantastikoa antzezlanean, pertsonaiak fantasiazko mundu batean dabiltza eta horrek benetako bizitzari aurre egiten laguntzen die. Jolasen bidez, Martinak erakutsiko du nahi duena izan daitekeela, bere beldurrei aurre egin diezaiekeela edo bere tokia eska dezakeela. Zertan jolastu, zerekin jolastu, norekin jolastu aukeratu daitekeela eta une bakoitzean nahi duena izan daitekeela planteatzen da, aurretik ezarritako arau baten edo inposatutako kanon baten mende egon gabe. Azken batean, ikuskarian hainbat gai lantzen dira, besteak beste, generoen rolak haurtzaroan, nork bere burua eta gainerakoak onartzea, enpatia eta elkartasuna.
 
Martina zazpi urte inguruko neskatoa da, arratsaldero auzoko parkera joaten dena. Han, jolastu egiten da, bizi eta ikasi egiten du. Beste edozein neska edo mutikok bezala bizi ditu bere jolasak. Parke horretan lagunak aurkitzen ditu, hain lagun ez direnak,  usoak, gurasoak eta amona… Parke arrunt eta ohikoa da, baina Martinarentzat itzela da, bertan bizi baititu abentura bizienak eta emozio desberdinenak.
 
 
Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán
Antzezle-zerrenda: Iratxe García Úriz, Oier Zúñiga eta Ángel García Moneo
Argien diseinua: Koldo Taínta
Eszenografiaren diseinua: Koldo Taínta
Proiekzioak: David Bernués
Jatorrizko abestiak eta soinu-espazioa: Gorka Pastor
 
 
IRAUPENA: 55 MINUTU
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información