¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2019ko Erlijio-Musikako Jaialdia
10 apirila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Iruñeko Udala

'Meza zortzi ahots eta orkestra handirako'

Buenaventura Íñiguez Tellechea

Nafarroako Abesbatzen Federazioaren helburuetako bat Nafarroako ondare musikala osatzen duen musika bultzatu eta Iruñeari eskaintzea da, horrela berreskuratzen baita, nolabait, Nafarroako kultur-ondare oparoa. Oraingoan Buenaventura Iñiguez Tellechea eta Aurelio Sagaseta Aríztegui egileen lanak eskainiko dira.
 
Buenaventura Íñiguez Tellechea (Zangoza, 1840 - Sevilla, 1902) organo-jotzaile eta konpositorea izan zen. Hilarión Eslava izan zuen maisu, eta horrek bideratu zuen Sevillako katedraleko organista-lanpostura. 60 lan baino gehiago katalogatu zaizkio, horien artean, bi meza; Meza zortzi ahots eta orkestra handirako da garrantzitsuena.
 
Aurelio Sagaseta Aríztegui (Ituren, 1935 -) Iruñeko katedraleko kapera maisu-kalonjea da 1962az geroztik, Konposizioko katedraduna Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Elizako Musikologoen Espainiako Elkartearen presidentea. Bere Agur Maria lana aurkeztuko da.


PROGRAMA
 
Aurelio Sagaseta Aríztegui
Agur María
 
Buenaventura Iñiguez Tellechea
Meza, zortzi ahots eta orkestra handirako


Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoa
Errioxako Orkestra sinfonikoa (zuz: Jesús María Echeverría)
Bakarlariak: Liubov Melnyk (altua), Fernando Otano (tenorra) eta Andoni Sarobe (baxua)
 
 
IRAUPENA: 60 MIN.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información