¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Txiki Programa
23 martxoa, larunbata 18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

MJ18: Una androide muy especial

Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin
 
MJ18: Una androide muy especial hitzordua da antzerki bihurtutako musika sinfonikoarekin, harparen aukera instrumentalak erakusteko helburuarekin sortutakoa, lan adierazgarrienen bidez eta ikuspegi historiko-ebolutibo batetik. Eszenaratze modernoa eta izaera futurista izanda, gertakizunen-kontzertuaren garapenak barnean hartzen du irudi estatikoak eta mugimenduan daudenak ematea, ikus-entzuleek parte hartzea eta lanean ari den harparen proiekzioa ematea xehetasunean.
 
Espazioan eta denboran bidaia bati ekiteko prest dago orkestra, baina azken unean propultsio-motorrak huts egin du. Litekeena da misioa bertan behera gelditzea. MJ18 oso berezia den androidearen laguntzarekin berriro saiatu beharko da. 
 
 
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Musika-zuzendaria: Salvador Vázquez Sánchez
Gidoia eta kontaketa: Javier Irigoien
Jatorrizko ideia eta Harpa: Marion Desjacques
 
 
EGITARAUA
 
Loreen baltsa, P. Txaikovskirena
Txirula eta harparako kontzertua, 2. mugimendua, W.A. Mozartena
Le Bal – Sinfonia fantastikoa, H. Berliozena
La Source, Hassemansena (harpa bakarlaria)
Suite 2 – Lento - Daphnis et Chloé, M. Ravelena
Fligende Hollander obertura, R. Wagnerrena
Trimartolod. Herri abesti zelta
Improvisación Generativa, Marion Desjacquesena
 
 
IRAUPENA: 55 MINUTU
 

* Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ekoizpena / 2018ko urtarrila
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información