¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
10. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
16 apirila, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Christian Vásquez

KONTZERTUA ATZERATU DUTE
 
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta,  kontzertu hau atzeratzen da. 
 
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.
 


PROGRAMA
 
I. Atala
Gustav Mahler
Blumine
 
Gustav Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
   Alfonso Mujica, baritonoa
 
II. Atala
Piotr Illich Tchaikovsky
1. Sinfonia Sol minorrean op. 13 Neguko ametsak
 
 
Patuak kolpatutako munduan alderrai dabilen ibiltariaren poesia izan zen Mahlerren inspirazio-iturri, puskaz lehenago Schubertena izan zen bezala. Edertasuna, natura eta heriotza osagai dira Mahlerrek bere Lieder eines fahrenden Gesellen lanetan ondutako unibertso lirikoan; askotan Alfonso Mújica baritono uruguaiarraren ahots ederrean biziberritutakoak. Ibiltari haren goizeko ibilaldiaren adierazpen alai hura -Mahlerrek bere Titan Sinfonian Blumine atalarekin batera berrerabilia- batu eginen da Txaikovskik amestutako neguko bidaiarekin bere Lehen Sinfonia Nikolai Rubinsteini eskaintzean. Bidaiari darion poesia du inspirazio-iturri Christian Vasquez zuzendari gazte konprometituak, haren esanetan musika baita mundua eraldatzeko modurik onenetako bat. 
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información