¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
14. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
5 ekaina, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
  
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
 
Emanaldirako sarrerak erosi duenak, nahi izatekotan, sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahalko du. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestrako egoitzatik bertatik.

 
PROGRAMA
 
I. Atala
Teresa Catalán
Atenearen kantua, flauta eta orkestrarako kontzertua (*)
   Pilar Constancio, flauta
 
II. Atala
Giacomo Puccini
Messa a quattro voci, Messa di Gloria
   Iruñeko Orfeoia. Zuzendaria: Igor Ijurra
   Alessandro Scotto di Luzio, tenorra
   José Antonio López, baritonoa
 
(*) Baluarte Fundazioaren enkarguz. Erabateko estreinaldia 
 

Teresa Catalánen partitura sinfoniko bat estreinatzea sekulako gertakaria da gure orkestrarentzat. Soinu-efektuen eta testura-jokoen esploratzaile nekagaitza, adierazpenik finenaren zerbitzuan ari da beti; sakon ezagutzen du orkestra, eta nortasun ausarta eta bitxia erakusten du bere lan guztietan. Horregatik dago Espainiako musika-konposizioaren abangoardiarik interesgarrienean. María Antonia Rodríguez txirula-bakarlari asturiarrak gure konpositorearen partitura bat estreinatu zuen duela hogei urte jada, eta 
El canto de Atenea biziberrituko du. Iruñeko Orfeoiak emanen dio akabera denboraldiari, Pucciniren lan bitxi eta goiztiar bat abestuta, hots, Messa a quattro voci edo Messa di Gloria, bere etorkizuneko operen berismoa iragartzen duena, bai eta orkestraren erabilera bikaina eta koru-pasarteen tratamendu bitxia ere. 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información