¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
'Klasikotik flamenkora'
17 azaroa, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Maralvo Music S.L.

Paco Montalvo

Paco Montalvo biolinjoleak emanaldia eskainiko du Baluarten. Kordobako musikaria XXI. mendeko biolinista gazteena izan zen New Yorkeko Carnagie Hall aretoan debuta egiten eta iparamerikako kritikarien arabera munduko lau biolin-jotzaile onenetariko bat. Gurean Del clásico al flamenco (Klasikotik flamenkora) ikuskizuna aurkeztuko du. Ahots nagusi bezala biolin flamenkoaren sortzailea, Montalvok bi mundu batzen ditu bere lanetan: flamenkoaren indarra eta pasioa, klasikoaren edertasunarekin eta dotoretasunarekin. Izan ere, Del clásico al flamenco saioan hain ezberdinak eta aldi berean hain antzekoak diren bi estilo horien onena elkartzen du. 
 
Munduko hainbat orkestrarekin jotakoa da Kordobarra eta sari garrantzitsuak lortu ditu hainbat jaialdi entzutetsutan. Kritika espezializatuak eta Daniel Barenboim edo Leo Brouwer orkestrako zuzendariek moduko izen handiko pertsonek baloratu dute haren talentua. Lortu dituen sarietatik nabarmentzekoa da Chicago-ko Stradivari Society-n aurkeztu izana, munduan gehien nabarmendu dituzten gazte biolinjoleen artean lehenengo lekuan aukeratu zuten Montalvo. 


Paco Montalvo, biolina

Gitarra: Jesús Gómez
Baxua: Francisco López
Perkusioa: Miguel Santiago
Txalo-jotzailea: Ricardo Gutiérrez
Flamenko-dantzaria: María Vázquez


IRAUPENA: 90 MINUTU (atsedenaldirik gabe)

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información