Az
1
Ig
5
Al
6
Ar
7
Og
9
Al
20
Ar
21
Og
23
Lr
25
Ig
26
Al
27
Ar
28
Az
29
Og
30
Ol
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Genero beltzaren jaialdia. 'Alde ilunena'
16 urtarrila, osteguna 16:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Pamplona Negra


2020an, Pamplona Negra jaialdia alde ilunenean sartuko da, gizakiak bere aurpegi okerrena erakusten duenean. Mendekua, ziberkrimenak, polizia-ustelkeria… Gai horiei heltzen dieten eleberri handiak ditugu, eta haien egileak ezagutuko ditugu elkarrizketa, mintzaldi eta mahai-inguruetan, ziur asko izugarri interesgarriak izango direnetan. Gainera, jaialdiko atal arrakastatsuenetako bat itzuliko da, Krimena taula gainean, krimenaren arloaren alde egiazkoena erakutsiko diguten protagonistekin. Zinema eta gastronomia herrialde gonbidatuaren inguruan ibiliko dira, Ameriketako Estatu Batuak, eta handik etorriko da aurtengo gonbidatu izarra, eleberri beltz onenaren nazioarteko Hammett saria eskuratu berritan. Sariez ari garela, gure gonbidatuek Narratibako Sari Nazionala, Planeta saria eta bi Hammett sari dituzte, beste batzuen artean. Eleberri beltzari eta kriminologiari buruzko lantegi batek, ibilbide antzeztuek Iruñea odoltsuenean eta euskarazko literaturari eskainitako saioak 2020ko Pamplona Negra jaialdiaren paisaia osatuko dute. 


EGITARAUA URTARRILAK 16

16:00 Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren Tailerra
Lour Berneyren eskutik (idazlea, 2018ko Hammett Saria nazioarteko eleberri beltz onenari)
GOLA ARETOA. IZEN EMATEA (20€)
     IKASTARO OSOA 3 egun (50€)

16:30-20:00 Scape Room Tailerra
Miguel Ángel Talharen eskutik (Despertaliako zuzendari eta sortzailea)
CORONA ARETOA. AURRETIKO IZEN EMATEA (50€)

18:00
 Mahai-ingurua: Polizia ustelkeria. Zaindariak babesten ez duenean
Agustín Pery, Salva Alemany y Reyes Calderón
Moderatzailea: Laura Puy Muguiro, kazetaria
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)

19:00 Etenaldia

19:05 El crimen a escena
Estatu Batuetako alde ilunena, Paz Velasco kriminologoaren eskutik.
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)

20:00 Sinaduren gunea 
ATONDO NAGUSIA

20:15 Zinema beltza
Serpico filma proiektatuko da (Sidney Lumet, 1973). BGA
SARRERAK: 3€


Argibide gehiagotarako: WWW.PAMPLONANEGRA.COM

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información