Az
1
Ig
5
Al
6
Ar
7
Og
9
Al
20
Ar
21
Og
23
Lr
25
Ig
26
Al
27
Ar
28
Az
29
Og
30
Ol
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Genero beltzaren jaialdia. 'Alde ilunena'
18 urtarrila, larunbata 12:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Pamplona Negra


2020an, Pamplona Negra jaialdia alde ilunenean sartuko da, gizakiak bere aurpegi okerrena erakusten duenean. Mendekua, ziberkrimenak, polizia-ustelkeria… Gai horiei heltzen dieten eleberri handiak ditugu, eta haien egileak ezagutuko ditugu elkarrizketa, mintzaldi eta mahai-inguruetan, ziur asko izugarri interesgarriak izango direnetan. Gainera, jaialdiko atal arrakastatsuenetako bat itzuliko da, Krimena taula gainean, krimenaren arloaren alde egiazkoena erakutsiko diguten protagonistekin. Zinema eta gastronomia herrialde gonbidatuaren inguruan ibiliko dira, Ameriketako Estatu Batuak, eta handik etorriko da aurtengo gonbidatu izarra, eleberri beltz onenaren nazioarteko Hammett saria eskuratu berritan. Sariez ari garela, gure gonbidatuek Narratibako Sari Nazionala, Planeta saria eta bi Hammett sari dituzte, beste batzuen artean. Eleberri beltzari eta kriminologiari buruzko lantegi batek, ibilbide antzeztuek Iruñea odoltsuenean eta euskarazko literaturari eskainitako saioak 2020ko Pamplona Negra jaialdiaren paisaia osatuko dute. 


EGITARAUA URTARRILAK 18

10:30 (gaztelaniaz) eta 12:00 (euskaraz) Ibilbideak antzezpenarekin
Iruñea odoltsua
NUP-ko antzerki taldearen eskutik
Aurretiko IZEN-EMATEA (dohainik)

12:00 Eskola magistrala
Horrela egin zen 'Monteperdido'
Agustín Martínezen eskutik
Aurkezlea: Sandra Iraizoz, idazle eta gidoilaria
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)

14:30 Gastronomia beltza
Hegoaldeko gastronomia. Harper Lee, Jim Thompson eta Truman Capoteren sukaldaritza
TRES REYES HOTELA. Menua: 30€. SARRERA EROSI

18:00 Idazlearekin solasean
Dolores Redondo
Elkarrizketa: Susana Rodríguez Lezaun
SARRERA DOAKOA (aretoa bete arte)

19:15 Agurra

20:00 Jazzy Leap & Genero Beltza
Jazzy Leap taldearen eskutik. Encantando Denboraldiaren baitan
SARRERAK: 10€


Argibide gehiagotarako: WWW.PAMPLONANEGRA.COM

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información