¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Fundazioa 2018/2019 Denboraldia
13 apirila, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Pasioa San Joanen arabera, Bachena

XVIII. Mendeko Orkestra eta Cappella Amsterdam


1981ean, Frans Brüggenek (1934-2014) eta lagun talde batek XVIII. Mendeko Orkestra sortu zuten, hogei herrialdetako berrogeita hamabost musikarik eratuta. Urtean bost alditan, orkestra hori elkartu egiten da bira bat egiteko. Musikari guztiak espezialistak dira XVIII. eta XIX. mendeetako musikan, eta jatorrizko musika-tresnak edo kopia garaikideak jotzen dituzte. Frans Brüggenen musika-ibilbidearen ezaugarrietako bat J.S. Bachen musikaren ulertze sakona izan zen, eta hori helarazi egin zion XVIII. Mendeko Orkestrari; hartara, Bachen musika-egituretara, estilora eta musikaren adierazpen-edukira hobekien hurbiltzen den taldeetako bat da, sentimentalki eta kontzeptualki. Cappella Amsterdam taldeak, Daniel Reuss zuzendari titularrarekin, eta bakarlarien talde gailen batek bere sakontasun eta espiritualtasunarengatik hunkitzen duen Pasio hau interpretatuko duen zerrenda osatuko dute.

 
 
XVIII. Mendeko Orkestra
Cappella Amsterdam
Daniel Reuss, zuzendaria
 
Thomas Walker, Evangelista, tenorra
Henk Neven, Jesús, baritonoa 
Julia Doyle, sopranoa  
Daniel Elgersma, kontratenorra
Andrew Tortise, tenorra  
Nicholas Mogg, baritonoa
 
 
EGITARAUA
 
J.S. Bach
Pasión según San Juan BWV 245


IRAUPENA: I. Atala: 35' -atsedenaldia- II. Atala: 75' 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información