¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Txiki Programa
15 abendua, larunbata 17:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Petite suite Navarre

Aldanza – Almudena Lobón Dantza Konpainia

Bardea, basamortuko paisaia, urre kolorekoa. Hareazko mendiek bidea emango diote amets baten hasierari. Amets horrek protagonista, Edurne, eta ikus-entzule guztiak Nafarroako paisaia, ohitura eta tradizioetan egindako bidaia batera eramango ditu, dantza garaikidearen bidez. Petite Suite Navarre koreografia bat da, eta bertan publikoa Aldanza taldeko dantzariekin inplikatzen da zuzenean, kontalari/protagonistaren bidez. Nafarroako Foru Erkidegoaren iparraldetik hegoaldera joango dira, haiekin batera Nafarroako musikan, tradizioetan eta kulturan murgilduta: sorginekin batera dantzatuko dira akelarrean, ibaian behera joango dira almadia batean, txalaparta erraldoi bateko makila izango dira eta jaiak oso modu berezian biziko dituzte. 

 
Arte-zuzendaritza eta dantzako irakaslea: Almudena Lobón
Koreografia: Antonio Calero
Musika: P. Sarasate / P. Ramírez / OREKA TX / GOSE /J.M. Beltrán
Jantziak: A. Lobón, A. Calero
Dramatizazioa: Cristina del Pozo, Almudena Lobón
Eszenografia eta attrezzoa: Duilio Abbondi
Argien diseinu eta zuzendaritza: Rafa Larumbe
Ekoizpen exekutiboa: Duilio Abbondi

ALDANZA taldeko dantzariak (Almudena Lobónek prestakuntza emanda): 
Cristina del Pozo (dantzaria eta gaztelaniazko bertsioan kontalaria), Lorien López de San Román (dantzaria eta euskarazko bertsioan narratzailea), Uxúe Rodríguez, Fernando Casanova, Fermín López
Gigantes bariazioa: Olatza Arbizu eta Teresa Torres
 
Biolontxeloa: Pello Ramírez
 
 
IRAUPENA: 50 MINUTU
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información