¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Haurrentzako dantza-ikuskizuna
30 abendua, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: NK Producciones Artísticas

Pinocchio - Moscow State Ballet

 
Balletaren magiak Baluarteko agertokira ekarriko du umeek maitagarrien duten ipuinetako bat: Pinocchio; benetako haur bilakatzeko ametsa duen egurrezko txotxongiloaren istorioa.
 
Gepetto zurginak sortu zuen; izan ere, ume bat edukitzea zuen amets. Pinocchiok tailerretik ihes egingo du, eta abentura ugari biziko ditu zenbait pertsonaia exotikoren eskutik: txakurtxo bat, kilker hizlari bat eta Maitagarri Urdina, zeinak txotxongiloaren sudurra hasaraziko duen, hark gezurra esaten duen bakoitzean.
 
Koreografia sortzaileak, xarmeak eta irudimenak ikusleak bidaia hunkigarri batera eramaten dituzte, txotxongiloak arrisku eta tentazioak dituenean, txori arraroak bisitatzen dituenean eta bale baten barruan lurreratzen denean. Haur txikien eta handien bihotzak harrapatzen dituen balleta da, zurezko txotxongiloak azkenean munduan leku bat duela eta ametsak egia bihurtzen direla jakin ahala.

PREZIOAK
28€ y 34€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información