Az
1
Ig
5
Al
6
Ar
7
Og
9
Al
20
Ar
21
Og
23
Lr
25
Ig
26
Al
27
Ar
28
Az
29
Og
30
Ol
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
SantasPascuas Jaialdia
4 urtarrila, larunbata 20:30etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: SantasPascuas Elkartea

Quique González

 
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izateko jaio zen SantasPascuas Jaialdia duela lau urte: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Laugarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hitzordu ezberdinak aurkeztuko ditu Baluarten, haien artean Quique Gonzálezen kontzertua.

Badira urtebete eta hiru hilabete Quique Gonzalezek (Madril, 1973) azken kontzertua eman zuela. Negozio honen logikak dio kantak konposatzearen unea dela orain, estudioan sartzea, disko berri bat argitaratzea, eta, soilik hori egin egin ondoren, agertokietara itzultzea. Kontuak ez dira baina horrela urte luzez kontrako norabidean borrokatuz irizpide guztiz pertsonal eta berdingabe bati jarraitu izan dion Quique kamikazearen kasuan. “Zerbait gertatzen ari zaidala sumatzen dut”, zioen duela gutxi. “Ez dakit guztiaren amaieran, erdibidean, edota zerbaiten hasieran nagoen, baina gorputza zikloa hausteko esaten ari zait: taldearekin jotzera irtetea nahi dut”. Baluarten bere lan berria osatzen duten abestiak eskainiko ditu, besteen artean La nave de los locos izeneko lehenengo singlea. 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información