¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Opera kontzertuan
9 apirila, larunbata 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Roberto Devereux, Gaetano Donizettirena

Pablo Sarasate Orkestra eta Iruñeko Ganbara Abesbatzarekin

40 urte zituenean, 56 opera aurkeztuak zituen Gaetano Donizettik. Roberto Devereux 57. izango zen 70 produziozko zerrenda luze batean. Napoliko Teatro San Carlok eskatuta, Ingalaterrako Elisabeth Erreginari buruzko lana egin zuen konpositore italiarrak. Bel canto bezala ezaguna den urrezko opera italiarrean horrenbeste errepikatzen zen ezaugarria, amodio eta gorrotoa, primera isladatzen du honetan Donizettik. Essexeko Kondearentzat da heroiaren papera, Roberto Devereuxentzat, hain zuzen. Bere musika eta melodiak zirraraz beteta badaude ere, nahiko opera arraroa da eszenatokietan. Horregatik, oraingo honetan gertatzen den bezala, oso ohikoa da lana kontzertu moduan aurkeztea.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información