¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
2019-2020 Baluarte Txiki Programa
16 azaroa, larunbata 17:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Ulisesen bidaia

Gorakada Teatro
 
2019ko ikuskizun onenaren Feten Saria eskuratu duen Ulisesen bidaia, bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bilakatzen den.
 
Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen.
 
Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun...
 
 
Aktore-zerrenda: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado
 
Egiletza: Sorkuntza lan kolektiboa Julio Salvatierraren egokitzapena oinarri hartuta
Zuzendaritza: José Carlos Garcia
Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado
Musika zuzendaritza eta konposaketa: Fran Lasuen
Eszenografia eta attrezzoa: Javi Tirado
Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez
Argiztapena: Ion Chávez
Itzulpena: Idoia Barceló
Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Alex Díaz


IRAUPENA: 55 MINUTU
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información