¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
29 otsaila, larunbata 18:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

West Side Story

 
West Side Story antzerkigintza unibertsaleko musikal garrantzitsuenetako bat da, eta Leonard Bernsteinen partitura ahots batez aitortzen da musikalen historiako onenetakotzat. Shakespeareren Romeo eta Julietaren istorioa berrogeita hamarreko hamarkadako New Yorkera lekualdatu eta arrazen arteko gerra bihurtuko da. Gazteen bi talde marjinal dira, batzuk Puerto Ricokoak eta besteak AEBetakoak, kaleen boterea lortzeko borrokatzen direnak. Gorrotoa, indarkeria eta aurreiritziak nagusi dituen giro batean bizirik irauteko borrokak itxura emango dio antzerki musikaleko istorio hunkigarri, lazgarri, eder eta nabarmenenetako bati. Madrilen urtebete baino gehiago ikusgai eman eta gero gure agertokira iritsiko da Sagar Handiko kaleetara eramango gaituen ekoizpen hau. 
 
 
Ekoizpena eta jatorrizko koreografia: Jerome Robbins
Libretoa: Arthur Laurents
Musika: Leonard Bernstein
Letrak: Stephen Sondheim
Egokitzapena eta itzulpena: Alejandro Serrano y David Serrano
Eszena zuzendaria eta koreografiaren egokitzapena: Federico Barrios
Zuzendaritza musikala: Gaby Goldman
Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez Cuerda
Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos (AAI) y Juan Gómez Cornejo (AAI)
Soinuaren diseinua: Gaston Brisky
Figuringilea: Antonio Belart

 
IRAUPENA: 2 ORDU ETA 45 MINUTU (atsedenaldia barne)
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información