¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
ZERO MUSIK FEST
24 maiatza, igandea 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Zetak


Ozta-ozta sei hilabete igaro direnean izen bereko estudioko lehen albumaren debuta egin zuenetik, arrakasta handiz aurkeztua Durangoko Azokan, Zetak taldea ZERO MUSIK FEST jaialdiaren agertokira igoko da. Zetak diziplina anitzeko proiektu artistikoa da, Nafarroakoa, Pello Repárazek sortua, eta berarekin batera daude Leire Colomo, Iban Larreburu eta Gorka Pastor. Baluarten, lehen lan hori eratzen duten eta oso-osorik euskaraz abestuta dauden hamar abesti elektronikoak interpretatuko dituzte; soinu gogor, sakon eta ilun batean zehaztu diren hamar abesti: Zertan Ari Gara?, Nirekin Topatu Naiz, Errepidean, Su, Suziri Bi, Pater Noster, Beti da Garaiz, Kaliza Hau, Argitan eta Sagarra. Istorio latzez eta pertsonaia bakarti eta bakartuez hitz egiten duten abestiak, beren burua berrasmatzeko eskubidea aldarrikatzen dutenez, berriro hasteko eskubidea. Emanaldian, gainera, Zeinen Ederra Izango Den abesti berria aurkeztuko dute, aurtengo apirilean argitara emandakoa YouTube eta Spotifyn, COVID-19 koronabirusaren pandemiagatik sostengu moduan. Izan ere, arrakasta birala izan zen, 250.000 bisualizazio baino gehiago izanda (YouTube) soil-soilik 8 egunetan. 


SARRERAK / ABONAMENDUAK EROSI

 
Laguntzaileak:
KINGDOM OF LIVE MUSIC NAVARRA ETA BALUARTE FUNDAZIOA
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información