Singularis, la nueva restauración de Baluarte

Eventshotels, sukaldaritza Izarrarekin Baluarten

Michelín Izarra duen David Yárnozen gastronomi-zuzendaritzapean, Eventshotels-ek gustu zorrotzenak ere asetzeko askotariko eskaintzak proposatzen ditu, eraikineko kultura-, kongresu- edo aisialdi-ekintza guztietaz arduratuz.

Baluarte - Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriuman ospatzen den hitzordu bakoitzean, une oro gastronomia onenaz gozatu ahal izango dute bisitariek: kafetegia, karta, exekutibo-menua, koktelak eta askoz gehiago. Autore-sukaldaritza ezagutu ezazu proposamen berritzaile eta originaletan, tradizioa errespetatuz eta guztien eskueran. Informazio gehiagorako www.eventshotels.com web-orria bisita daiteke edota 948066050 eta 682812101 telefono zenbakietara deitu.

Baluarteko Jatetxea

Eraikinaren goi solairuan kokatuta, Iruñeko Ziudadelara bista paregabeak ditu. KGaraiko barazkietan espezialitatea duen Baluarteko Jatetxean gourmet eskaintzaz gozatu ahal izango dute bisitariek, exekutibo menuarekin, dastatzeko menuarekin eta kartarekin.

Laster irekiko dute.

Informazio gehiago eta erreserbak: 948066050 eta 682812101



Plazako El Café kafetegia

Baluarteko Plazan kokaturik, hiri-bizimoduarekin bat datorren sukaldaritza kontzeptu berri bat eskaintzen du El Café kafetegiak. Modu ezberdin eta informalean gosaldu, bazkaldu, askaldu edo afaltzeko.

Informazio gehiago eta erreserbak: 948066050 eta 682812101



Katering

Eskarmentu handi eta sendo batek babestuta, eta David Yárnoz sukaldariburuaren zuzendaritza gastronomikoaren pean, Eventshotelsek Baluarten ospatzen diren ekitaldi pribatuen behar guztiez arduratzen da: coffee break, koktelak, aperitiboak, ezkontzak, banketeak eta abar.

Informazio gehiago eta erreserbak: 948066050 eta 682812101



Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información