Sukaldaritza zerbitzuak barne hartzen ditu Baluarteko Jatetxeko zuzendaritza, Baluarteko plazan kokaturik dagoen Kafearena eta eraikuntzan ospatzen diren kultura, kongresu eta aisialdiko ekintza guztien zerbitzua. Informazio gehiagorako www.restaurantebaluarte.es web-gunea bisita dezakezu.
Baluarteko Jatetxea eraikuntzaren bigarren solairuan kokatzen da eta Iruñeko Ciudadelarantz bista ederrak ditu.Sukaldean, Enrique Martínezek (jr.) karta osatzen duten platerrak prestatzen ditu.
Erreserba telefonoak: 948 066 052 / 948 066 053
Ikuskizunen atsedenaldietan Baluartek mokadu bat eskaintzen du Areto Nagusirako sarbide atondoan kokatzen diren barretan.
Erosotasun handiagorako, Zerbitzu Express berria martxan jarri da, ikuskizuna hasi aurretik tiketak erosi ahal izanez. Txartelak ikuskizuna aurretik kafetegian, Baluarteko Kafean eta atondoan kokatuta dagoen salmahaian eskura daitezke.
Baluarteko Plazan kokaturik, sukaldaritza kontzeptu berri bat eskaintzen du Kafeak hiri-biztanleriaren ohitura eta ordutegiekin bat eginez. Modu ezberdin, informal eta dibertigarrian gosaldu, bazkaldu edo askaltzeko.
Astelehenetik ostiralera 8etatik 24etara.
Asteburu eta jaiegunetan 10etatik 2etara.
Erreserba telefonoa: 948 066 050
Enrique Martínezen taldeak sukaldaritza behar guztien ardura darama Baluarten. Kafe-etenaldiak, koktelak eta aperitiboak, kongresuetako bazkariak, bilerak, topaketa familiarrak, ezkontzak… denak Baluarteko sukaldaritza zerbitzuak eskaintzen ditu bakarrik.
Informazio eta erreserbak: 948 066 050