Benito Lertxundi kantautorea 2022ko otsailaren 12an Baluartera itzuliko da Ospakizun gauean izeneko bere azken diskoa aurkeztera. Lan hau 10 abestik osatzen dute eta kontzertuetan lagun dituen ohiko musikariek ere parte hartu dute. Bere betiko estiloari jarraituta, emanaldian Orioko kantariak, barne hausnarketak, Fernando Pessoa portugaldar idazlearen olerkiak edota Jorge Bucay argentinarraren olerkiren batekin konposatutako abesti berriak eskainiko ditu. Horiekin batera, jakina, betiko kanturik ezagunenek ere tokia izango dute Areto Nagusian 20:00etan emango duen kontzertuan.
Sarrerak 32 eta 35 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du
10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu
Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta osotara 8 koruk parte hartuko dute
Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu
Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordu honetan, musikari frantziarrak J.S. Bachek idatzitako teklaturako konposizio musikala interpretatuko du
Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke
Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da
Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke