Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
23/10/2025

'Hora Treintaypico: El Show' 2026an bueltatuko da Baluartera komedia konprometituenarekin

SER irrati-katearen Hora Veintipico programaren egokitzapen eszeniko hau 2026ko azaroaren 27an iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai daude jada

  • Horatreintaypico
  • humor Baluarte


Baluarten berriki izan ondoren, Hora Treintaypico: El Show ikuskizun komiko konprometitua 2026ko azaroaren 27an (20:30ean) bueltatuko da Iruñeko auditoriumera. SER irrati-katearen Hora Veintipico programaren egokitzapen eszeniko honek (bere parrillako eguneroko komediaren formatu nagusi gisa finkatua) Hector de Miguel, Fernando Moraño, Jose Cabrera, Marina Lobo eta Miguel Martin bilduko ditu Areto Nagusiko eszenatokian, laurogeita hamar minutuz egungo egoeraren errepaso komiko, garratz eta iragazkirik gabea eskaintzeko.

16 urtetik gorakoentzat gomendatutako umorezko ikuskizun honetarako sarrerak 22,95 eta 24,95 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Hilean 400.000 deskarga baino gehiago podcastean, 45 milioi bistaratze YouTuben eta 130.000 harpidedun baino gehiago plataforma honetan, pausoa eman eta programaren espiritu lotsagabeko eta sarkastikoa agertokietara eramateko unea zen. Madrilgo Galileo Galilei Areto mitikoan estreinatu ondoren, ikuskizuna Valentzian, Zaragozan, Huescan edo Bartzelonan zehar biratu da, besteak beste, eta ikuskizun bakoitza komediarik konprometituenaren ospakizun bihurtu da, benetako festa, jarraitzaile leialekin batera.