NICDOk antolatutako Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren XX. edizio honetarako 900 film inguru inskribatu ziren
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak -Nafarroako Gobernuak sustatua eta NICDO sozietate publikoak antolatua- bere hogeigarren edizioa 2026ko apirilaren 20tik 25era ospatuko du, berriz ere Baluarte egoitza nagusia izango duela. Jaialdiak ez-fikzioko zinemagintzako profesionalak eta zaleak berriro bilduko ditu gurean.
Jaialdiaren aurkezpenean programazioan gehien espero den sailetako bat iragarri da: Sail ofiziala. Zehazki, 19 film izanen dute jaialdiko sariak jasotzeko aukera: zortzi film luze eta hamaika film labur. Hautatutako filmen artean, Carlos Casas, Gala Hernández López, Rocío Mesa, Adrián Canoura, Adrià Expòsit-Goy eta Víctor Ladera zinemagile eta artisten ekoizpen berrienak daude, Espainian lehen aldiz ikusten ahalko direnak. Horietaz gain, beste hainbat zinemagileren nazioarteko tituluak ere izanen dira, hala nola honako hauenak: lMaryam Tafakory, Sarah Vanagt, Teresa Arredondo eta Tania eta Semillites Hernández-en koerrealizazioa.
Sail ofizialean 900 film inguruk eman dute izena, eta mundu osoko hemezortzi herrialdetan ekoitzitako filmak biltzen dira sail horretan, besteak beste herrialde hauetan ekoitzitakoak: Argentina, Mexiko, Japonia, Espainia, Qatar, Grezia, Iran, Erresuma Batua, Txile, Italia, Austria, Bielorrusia, Kuwait, Kirgizistan, Grezia, Frantzia, Portugal edo Belgika. Ekoizpen guztiak estreinaldiak dira lurralderen batean. Zehazki, munduko lau estreinaldi, Europako estreinaldi bat eta Espainiako lau estreinaldi izanen dira.
2026ko Punto de Vistaren Sail Ofiziala:
1. 3cm of Complexity, Anna Vasof. Austria, Grezia. 2025. 21 min. Espainiako estreinaldia.
2. Cairo Streets, Abdellah Taïa. Frantzia. 2025. 19 min. Espainiako estreinaldia.
3. Coroa de Espinhos, Francisco Moura Relvas. Portugal. 2026. 19 min. Munduko estreinaldia.
4. Daria’s Night Flowers, Maryam Tafakory. Iran, Erresuma Batua, Frantzia. 2025. 16 min. Espainiako estreinaldia.
5. Desde la montaña vemos la montaña, Julián García Long. Belgika, Argentina. 2025. 32 min. Espainiako estreinaldia.
6. Esa otra selva blanca, Teresa Arredondo. Txile. 2025. 67 min. Espainiako estreinaldia.
7. Eurydice in the Underworld, Felicity Palma. Italia. 2025. 14 min. Europako estreinaldia.
8. Fomos Ficando Sós, Adrián Canoura. Espainia. 2025. 82 min. Espainiako estreinaldia.
9. I Lit The Fire!, Valeria Lemeshevskaya. Bielorrusia, Kirgizistan, Azerbaijan. 2025. 60 min. Espainiako estreinaldia.
10. Krakatoa, Carlos Casas. Espainia, Erresuma Batua, Frantzia. 2026. 79 min. Espainiako estreinaldia.
11. Like moths to light, Gala Hernández López. Espainia, Italia, Frantzia. 2026. 27 min. Espainiako estreinaldia.
12. Masayume, Nao Yoshigai. Japonia. 2026. 110 min. Espainiako estreinaldia.
13. Nuestro Cuerpo Es Una Estrella Que Se Expande, Tania Hernández Velasco eta Semillites Hernández Velasco. Mexiko. 2025. 84 min. Espainiako estreinaldia.
14. OAO, Rocío Mesa. Espainia. 2026. 25 min. Munduko estreinaldia.
15. Perishable Idol, Majid Al-Remaihi. Frantzia, Qatar, Kuwait. 2024. 18 min. Espainiako estreinaldia.
16. Sin ton ni son, Víctor Ladera. Italia, España, Portugal. 2026. 30 min. Munduko estreinaldia.
17. Vegetare, Adrià Expòsit-Goy. Espainia. 2026. 14 min. Munduko estreinaldia.
18. Waking Hours, Federico Cammarata, Filippo Foscarini. Italia. 2025. 78 min. Espainiako estreinaldia.
19. Wishful Filming, Sarah Vanagt. Belgika. 2025. 36 min. Espainiako estreinaldia.