Flamenko jaialdiaren XIII. edizioak José Mercé (abuztuaren 27an), Manuel Liñán (28an) eta Yerai Cortés (29an) ekarriko ditu Areto Nagusira
Baluarte Flamenko on Fire Jaialdiaren Kontzertu Handien egoitza nagusia izango da berriz ere. Jaialdiaren XIII. edizioak hiru proposamen programatu ditu Areto Nagusian abuztuaren 27tik 29ra. Andaluziako kadentzia gai gisa hartuta, FOF 2026k egungo flamenkoaren hiru izen handi ekarriko ditu: Jose Merce, Manuel Liñan eta Yerai Cortes. Sarrerek 30 €/ 35 €/ 42 €eta 48 € balio dute, eta Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eros daitezke. Online ere eskura daitezke, www.baluarte.com webgunearen bidez: 30,95 €/ 35,95 €/ 42,95 €eta 48,95 € (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Eskuragarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.
Zehazki, abuztuaren 27an (21:15ean) FOF 2026 Jaialdiaren programazioa Iruñeko auditorioan José Mercé-ren emanaldiarekin hasiko da. Mercék Canta a Manuel Alejandro aurkeztuko du Areto Nagusian, omenaldia gainditzen duen ikuskizuna, bi unibertso musikal erabat emozionalen arteko memoria, berrinterpretazio eta elkarrizketa ariketa bihurtzeko. Manuel Alejandroren figurak — espainiar kantagintzaren ezinbesteko egilea eta belaunaldiak markatu dituen errepertorioaren sortzailea — lurralde adierazkor berri bat aurkitzen du José Merceren ahotsean. Ez da egokitzapen soil bat, flamenkoaren hizkuntzaren berrirakurketa bat baizik, non hitza, melodia eta sentimendua konpasaren pultsuaren eta jondo kantuaren intentsitatearen azpian birkonfiguratzen diren.
Hilak 28an, ostirala, 21:15ean, Manuel Liñánek hartuko du lekukoa, Muerta de Amor ikuskizunarekin, flamenko garaikidearen proposamen pertsonalenetako bat. Ikuskizunak bidaia emozional bat planteatzen du, non desira, memoria eta maitatzeko beharra gai koreografiko bihurtzen diren, sentimenduak berreskura daitezkeen espazio bat. Baluarteko eszenatoki nagusian hamabi artista egonen direla, Manuel Liñanek hainbat atmosferatatik igarotzen den dramaturgia bat eraikitzen du ideia nagusi batean oinarrituz: gizakiak harremanak izateko, hurbiltzeko eta sentitzeko duen beharra.
Eta edizio honi amaiera bikaina emateko, abuztuaren 29an (21:15ean), Yerai Cortés-en Solo emanaldia izango da Baluarten. Ikuskizun hori gitarra-errezitalaren egungo irakurketa gisa planteatzen da; ez nostalgia-ariketa gisa, baizik eta interpreteen tradizio horrekin izandako elkarrizketa gisa, kontzertua arkitektura oso bat bihurtu baitzuten. Gainera, Areto Nagusian 'Popular' disko berria ere entzun ahal izango du publikoak.