Prezio orokorraren gaineko % 20ko beherapenarekin, abonamenduaren baitan abuztuaren 27, 28 eta 29an Baluarten egingo diren Jaialdiko hiru Kontzertu Handietarako sarrerak sartzen dira
Flamenco on Fire 2026 Jaialdirako atzerako kontaketa dagoeneko hasi da Fetén Abonamenduen salmentarekin. Zehazki, abuztuaren 27an, 28an eta 29an Baluarteko Areto Nagusian izango diren 3 Kontzertu Handietarako sarrerak barne dituzte abonuek (Aretorako zein Palkorak), sarreren prezio orokorraren gaineko % 20ko beherapenarekin, eta maiatzaren 4ra arte soilik eros daitezke.
Abonamenduen prezioa 72, 84, 101 eta 115 eurokoa da, zonaldearen arabera, eta Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan eros daitezke. Halaber, online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez: 72,95 / 84,95 / 101,95 eta 115,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne).