Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/11/2023

Baluartek Queen taldeari omenaldia hartuko du bihar Paz de Ziganda Helduen Abesbatzaren eskutik

Iruñeko Egunarekin bat eginez, Abestu Gure Queen ikuskizunak Javier Erro eta Maria Echeverriaren ahotsak izango ditu. Sarrerak agortu dira

  • Coro Paz de Ziganda
  • Javier Erro
  • tributo Queen
  • música Baluarte


Iruñeko Eguna dela eta, Abestu Gure Queen Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak britainiar taldeari egingo dion omenaldia Baluarteko Areto Nagusira iritsiko da bihar, hilak 29an, arratsaldeko 19:30ean. Atarrabiako ikastolako irakasle eta gurasoek osatutako abesbatzak bi artista nafarren laguntza izango du oholtza gainean: Javier Erro, Freddie Mercury mitikoari ahotsa emango diona, eta Maria Echeverria soprano nafarra. Rock generoa betiko irauli zuen Londresko gazteei egindako omenaldi berezi honek bere diskografiako abesti garrantzitsuenetatik ibilbidea egingo du. Sarrerak agortu dira.