Iruñeko Egunaren baitan ospatzen den Abestu Gure Queen kontzertuan Javier Erro eta Maria Echeverriaren ahotsak entzun ahalko dira. Sarrerak agortu dira
Iruñeko Eguna dela eta, Abestu Gure Queen Paz de Ziganda Helduen Abesbatzak britainiar taldeari egingo dion omenaldia Baluarteko Areto Nagusira iritsiko da gaur, arratsaldeko 19:30ean. Atarrabiako ikastolako irakasle eta gurasoek osatutako abesbatzak bi artista nafarren laguntza izango du oholtza gainean: Javier Erro, Freddie Mercury mitikoari ahotsa emango diona, eta Maria Echeverria soprano nafarra. Rock generoa betiko irauli zuen Londresko gazteei egindako omenaldi berezi honek bere diskografiako abesti garrantzitsuenetatik ibilbidea egingo du. Sarrerak agortu dira.