Publikoarekiko interakzioan oinarritutako umore-emanaldi honetarako sarrerak salgai daude jada
Javi Aguilera eta Carlos Mení komikoak, artistikoki Aguilera & Mení bezala ezagunak, 2026ko maiatzaren 8an (20:30ean) iritsiko dira Baluartera, Misión Impro-sible inprobisazio ikuskizunaren birarekin, ia Estatu osoan sarrerak agortzen ari dena. Cadizko bikote honek, sare sozialetan milioika bistaratze eta bakarrizketa burutsuengatik ezaguna, barre algarak eta berezkotasuna, eta batez ere umorea eta publikoarekiko interakzioa, izango ditu hizpide. Misión Impro-sible ikuskizunean, Aguilera eta Mení abentura zentzugabean murgilduko dira: lanik gabe eta arazo ekonomikoekin daudenez, erakunde sekretu batekin bat egitea erabakiko dute harribitxi bat lapurtzen saiatzeko eta, horrela, pobreziatik ateratzeko. Ahots misteriotsu batek gidatuta, biek aurre egin beharko diete eldarniozko probei eta erronkei, eta, ezinbestean, porrot komikoenera eramango dituzte.
Ninona Producciones & Management-ek ekoitzitako ikuskizun honetarako sarrerak 32,95 eta 30,95 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-gunean eskura daitezke.