Abeslari estatubatuarraren emanaldirako sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai, goizeko 10:00etan
Baluartek Anastacia abeslariaren kontzertua hartuko du heldu den 2026ko urriaren 25ean, Espainian emango dituen hiru emanaldietariko bat. Zehazki, nazioarteko poparen historiako ahots boteretsu eta ikonikoenetako honen kontzertua gaueko 21:00etan Areto Nagusian izango da, NTK Tour 2026 Europako biraren baitan. Sarrerak ostiralean, hilak 7an, goizeko 10:00etan jarriko dira salgai ohiko kanaletan: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-gunean.
Anastaciak 1999an ekin zion bere ibilbideari, eta bi urte geroago “munduan gehien saldu den emakumezko pop artista” bihurtu zen. I'm Outta Love, Paid My Dues eta Left Outside Alone bezalakoarrakasta multiplatino handien atzean dagoen ahots nahasezinak 30 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Bere ibilbidean zehar, Estatu Batuetako artistak 225 sari baino gehiago jaso ditu 31 herrialdetan, eta 19 herrialdetan lehen postua lortu du, nazioarteko musikaren panoraman eragin handienetakoa duen figura gisa sendotuz.
I'm Outta Love single ezagunaren 22. urteurrena ospatu ondoren, artistak bira luzea egin zuen Erresuma Batuan eta Europan, I'm Outta Lockdown – The 22nd Anniversary Tour izenburupean, eta milaka jarraitzaile bereganatu zituen. 2023an, Anastaciak Our Songs proiektuarekin bere ibilbidean kapitulu berri bat inauguratu zuen. Alemanian zehar egindako biretan aurkitu zituen melodia handiak omentzen ditu proiektu horrek. Herrialde horretan, jarraitzaileen oinarri fidela du hasieratik, eta 3 milioi album baino gehiago saldu ditu.