Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/08/2023

Ángel Martínek Baluarten emanaldi berri bat eskainiko du urriaren 22an

Komikoak Punto para los locos umore ikuskizuna aurkeztuko du, 19:00etan Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada

  • espectáculo humor
  • humor Baluarte
  • Ángel Martín Baluarte
 
Ángel Martín komiko eta gidoilari ezagunak Punto para los locos umore ikuskizunaren emanaldi berri bat eskainiko du Baluarten urriaren 22an, 19:00etan Areto Nagusian. Hasiera batean saio bakarra programatuta zegoen urriaren 21erako (21:00etan) baina sarrerak ia agortu direnez, emanaldi berri hau programatu da. Umore-ikuskizun berriarekin, Ángel Martín saiatuko da publikoak jakin dezan bereizten gaituen gauza bakarra ez dela zoratuta zauden ala ez, baizik eta lotsaren, beldurraren, estutasunen, ezinegonaren eta abarren ahotsa zein bolumenetan dagoen zure buruan, eta saiatuko da, ahots horietako bat itzultzen den hurrengo aldian, hari iseka egin eta markagailuan zoroentzako beste puntu bat jar dezazun.
 
Punto para los locos umore ikuskizunaren saio honetarako sarrerak 22 eurotan www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian eskura daitezke. 16 urtetik gorakoentzat gomendatua.