Familia zikloaren baitan, Producciones Maestrasek bi emanaldi taularatuko ditu: AMARES, amar los mares gaztelaniaz 17:00etan eta ITSASMAITE, itsasoak maitatu euskaraz 18:30ean
Baluarte Fundazioak Baluarte Txiki 25-26 zikloko bigarren ikuskizuna aurkeztuko du datorren abenduaren 13an, haurrei eta familiei zuzenduta, Iruñeko auditorioko Ganbera Aretoan: AMARES, amar los mares' (17:00ean, gaztelaniaz) / ITSASMAITE, itsasoak maitatu' (18:30ean, euskaraz), Producciones Maestras konpainia nafarraren antzerki sorkuntza berria.
Jaione Urtasunek, Xabier Artiedak, Ángel García Moneok eta Iker Bengotxeak osatzen dute aktore taldea. "Amares abenturazko eta bidaiazko literaturarako kantua da, baina, batez ere, itsasoarekiko eta naturarekiko maitasun-adierazpena da", adierazi dute Producciones Maestrasetik, eta muntaia hau irudikatzeko, bidaiatzeko eta ozeanoaren indarrarekin konektatzeko gonbidapen gisa aurkeztu dute.
Lanak neguko gau ekaiztsu batean kokatzen du publikoa, eta bertan Pepa "The bottle" ezagutuko du, pirata zahar bat, bere oroimenak errepasatzen dituena bere bizitza liburua zeharkatzen duen bitartean. "El Ulises" itsasontzian, abenturaz eta oroitzapenez betetako bidaia batera gonbidatuko du Pepa, bost kontinenteetan barrena. Emanaldian zehar, familiek ikusiko dute protagonista nola iritsi zen Japoniara, nola defendatu zituen animaliak Lakuetan, nola nabigatu zuen Yemayak gidatutako olatuen gainean, nola dantzatu zuen Ozeanian eta nola itzuli zen, zahartuta, jaio zen Eskoziako labarretara.
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du eta 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 10,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, Txiki Abonua Nahieran (aukeratu beharreko 4 ikuskizunetarako) eskuragarri dago 30,95 €-an; eta 4 Txiki Abonuko Sorta Nahieran (4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun beberetarako), 104,95 €-an.