Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
22/01/2026

Baluarte Txikik 'Pantomima' aurkeztuko du otsailaren 7an Baluarten

Familiei zuzendutako zikloko laugarren ikuskizun honek keinu antzerkia eta musikaren historiako pieza klasikoak uztartzen ditu. Azken sarrerak salgai

  • Baluarte Txiki 25-26
  • espectáculo infantil


Pantomima ikuskizuna, Baluarte Fundazioaren Baluarte Txiki programaren laugarren proposamena, Ganbera Aretoan heldu den otsailaren 7an, arratsaldeko 17:00etan, ikusi ahalko da. Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren ekoizpen hau testurik gabeko kontzertua da, elementu musikalez eta jolas sinboliko eta ludikoz betea. Zehazki, Pantomimak keinu-antzerkia (hitzik gabea) musikaren historiako pieza klasikoekin konbinatzen du, Gorka Ganso clown-aren eta musikari-laukote baten eskutik; umorez beteriko bidaia da, orkestraren maisutasunaren eta pertsonaia protagonistaren xelebrekeriaren artekoa, "artearen komediaren" estetikatik aterea, publikoarekin objektu, erritmo eta melodia erreal eta imaginarioak deskubritzera jolastuko duena.

Pantomima ikuskizunak 40 minutuko iraupena izango du eta 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 10,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, ikuskizun bererako 4 sarrerako packak daude eskuragarri 30,95 euroan.
 

LABURPENA
Gauero metronomoaren soinuak kulunkaturik lo egiten du. Gauero musika barrokoa jotzen duten orkestrekin egiten du amets. Hala ere, inoiz ez nuen amestu esnatu egiten nintzela, orkestra horrekin interakzioan aritu nintekeela, eta are gutxiago jendez inguratuta egiten nuela.