Baluarte Fundazioaren programak antzerki, zirku, magia eta musika proposamenak ekarriko ditu Ganbera Aretora. Sarrerak salgai daude jada 10 euroren truke eta hainbat abonu modalitate eros daitezke
Baluarte Fundazioak 2017 abian jarritako Baluarte Txiki zikloa azaroan bueltan izango dugu familia osoari eskainitako programazioarekin. Osotara, 2025/2026 Denboraldian sei haur-ikuskizun (7 saio) ekarriko ditu Baluartera apirila arte, horietariko batek, gainera, emanaldia euskaraz izango duela. Zehazki, ederatzigaren edizio honek diziplina eta esperientzia eszeniko anitz proposatzen ditu, hala nola, zirkua eta txotxongiloak, antzerkia, magia, musika sinfonikoa eta umorea.
Baluarte Txiki 2025eko azaroaren 22an hasiko da Xampatito Pato konpainiaren Compaña lanarekin, zirkua eta txotxongiloak uztartzen dituen muntaia, publikoa unibertso surrealista eta umoretsu batean murgiltzeko. Abenduaren 13an Producciones Maestras Teatro konpainiaren Itsasmaite lanaren erabateko estreinaldiaren txanda izango da. Bost kontinenteetan zehar bidaiatzera gonbidatuko du Pepa "The bottle" piratak. Bi emanaldi izango dira, bata gaztelaniaz (17:00etan) eta bestea euskaraz (18:30ean).
Magia 2026ko urtarrilaren 10ean iritsiko da Musikari Magikoa ikuskizunarekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Quiquemago ilusionistak musika eta sorginkeriak uztartuko dituzten ikuskizun didaktikoa, Mozart, Tchaikovsky edo Beethoven bezalako konpositoreak txikiei eta nagusiei hurbiltzeko. Gainera, 2026ko otsailaren 7an Pantomima emanaldiaren txanda izango da, Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren ekoizpena, keinu antzerkia eta musika barrokoa uztartzen dituena. Gorka Ganso umorista musikari laukote batek lagunduta arituko da.
Programazioak martxoaren 14an jarraituko du Ponten Pie konpainiaren Bajau lanarekin, ura poesia bisual eta sentsorialaren bidez protagonista bihurtzen den esperientzia murgiltzailea. Zikloa 2026ko apirilaren 18an itxiko da Equipo Estupendo proposamenarekin. Zirku eta umore hitzordu horretan, Spriki kapitaina eta bere artista akrobatikoen taldea, publikoarekin batera, munduaren arriskuei aurre egiten ari dira.
Sarrera solteek 10€ balio dute eta dagoeneko salgai daude www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Gainera, Txiki Abonua Nahieran (aukeratu beharreko 4 ikuskizunetarako) eskuragarri dago 30 €-an; eta 4 Txiki Abonuko Sorta Nahieran (4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun beberetarako), 104 €-an.
BESTE HITZORDU BATZUK BALUARTEN
Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programako jardueren esparruan ere, baina ikastetxeei zuzenduta, ikasturte honetan proposamenetako bat Baluarten izango da: zehazki, abenduaren 18an, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOSk) eta Perry So zuzendariak Igor Stravinskyren Suzko txoria eskainiko dute, María Setuain Belzunegui musika bitartekaritzan adituak lagunduta.
Eta familia publikoari dagokionez, eta iragan ikasturtean estreinaldiak izan zuen arrakastaren ondoren, 2026ko maiatzaren 1ean Jostailuen Sinfoniaren bi saio egingo dira, 0 eta 18 hilabete bitarteko umeentzako musika-esperientzia, Maria Suberviolak gidatua. Publikoak NOSrekin partekatuko du Areto Nagusiko agertokia.