Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
08/12/2023

Baluarteko oihala gaur arratsaldean Berto Romerorentzat irekiko da

Komikariak Lo nunca visto umore-ikuskizuna aurkeztuko du 20:30ean, sarrera guztiak salduta. Bihar eta igandean ere emanaldiak eskainiko ditu, 18:00etan

  • Berto Romero
  • espectáculo humor
  • humor Baluarte
 
Berto Romero umorista, gidoilari eta aktoreak Baluarte bisitatuko du gaur (20:30ean) lehenengoz Lo nunca visto umore ikuskizunarekin. Bertok proposamen berriaren beste bi emanaldi eskainiko ditu gurean: bihar, hilak 9an, 18:00etan; eta etzi, igandea, 18:00etan. 90 minutuz publikoak sorpresez, musikaz, efektu bereziez eta, batez ere, barre ugariez gozatzeko aukera izango du. 18 urtetik gorakoentzat gomendatuta dagoen ikuskizun honetarako sarerrak agortu dira.