Berto Romero hiru emanaldirekin iritsiko da Baluartera abenduaren 8tik 10era
Lo nunca visto umore ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada 25 eurotan
Berto Romero umorista, gidoilari eta aktoreak Baluarte bisitatuko du lehenengoz datorren abenduan, Lo nunca visto umore ikuskizunarekin. Bertok proposamen berriaren hiru emanaldi aurkeztuko ditu: abenduaren 8an, ostirala, 20:30ean; 9an, larunbata, 18:00etan; eta 10ean, igandea, 18:00etan. 90 minutuz publikoak sorpresez, musikaz, efektu bereziez eta, batez ere, barre ugariez gozatzeko aukera izango du.
Bertoren eskutik umore arratsalde batez gozatzeko sarrerak 25 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-gune berrian. 18 urtetik gorakoentzat.