Umoristak 20:30ean aurkeztuko du bere ikuskizuna Areto Nagusian, sarrera guztiak salduta
Berto Romero umorista, gidoilari eta aktoreak Baluartera bueltatuko da gaur (20:30ean) Lo nunca visto umore ikuskizunaren hirugarren eta azken emanaldiarekin. Arrakasta handiz atzo eta herenegun taularatutako proposamen berrian 90 minutuz publikoak sorpresez, musikaz, efektu bereziez eta, batez ere, barre ugariez gozatzeko aukera izango du. 18 urtetik gorakoentzat gomendatuta dagoen ikuskizun honetarako sarerrak agortu dira.