Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
07/07/2025

Bulego taldeak kontzertu bat iragarri du Baluarten urriaren 19an, bere behin-behineko agur biran

Talde gipuzkoarraren emanaldirako sarrerak uztailaren 12an jarriko dira salgai, goizeko 11:00etan

  • Bulego
  • concierto Baluarte
  • BiraAmaiera


Bulego rock taldeak geldialdia egingo du Baluarten heldu den urriaren 19an (19:30ean), bere behin-behineko agur biraen baitan. Hala iragarri zuen Tom Lizarazu taldeko abeslariak uztailaren 6an Gaztelu Plazan eskaini zuen kontzertu jendetsuan. Azkoitian (Gipuzkoa) sortutako hirukoteak estudioko bi disko eta zuzeneko bat biltzen dituen bere diskografia errepasatuko du zuzenean, eta bere ibilbide musikal labur baina bizian parentesi bat egingo du indarrak berritzeko, bost urteko errepide eta agertokien ostean. Iruñeaz gain, taldeak Londres, Bartzelona, Madril eta Bilbo bisitatuko ditu aldi baterako agur-bira honetan.

Bulegok Baluarten emango duen kontzerturako sarrerak ostiralean, uztailaren 12an, 11:00etan, jarriko dira salgai, ohiko kanalen bidez: www.baluarte.com, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen saltokian.