Quijano anaiak Miami 1990 Tour biraren baitan bueltatuko dira Areto Nagusira. Sarrerak salgai daude jada
Café Quijano taldeak Miami 1990 izeneko bere azken diskoarekin bueltatuko da Baluarteko Areto Nagusira heldu den martxoaren 13an, arratsaldeko 20:00etan. Azken bira honetan, taldea osatzen duten Manuel, Óscar eta Raúl anaiek bere arrakasta berriak aurkezteaz gain, bidaia frenetiko bat proposatuko dute, hainbat belaunalditan presente jarraitzen duten eta beren bizitzako soinu-bandaren parte diren 25 urteko arrakastetan barrena. Taldekideek aitortzen dutenez, publikoak "denboraren joanaren nozioa" galtzea da hitzordu honen helburua.
In&Out Producciones-en eskutik gurera helduko den kontzertu honetarako sarrerak 40, 45 eta 50 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 43, 48 eta 53 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.