Ekoiztetxeak birako emanaldi guztiak baliogabetu ditu Quequék Cadena SERko Hora Veintipico saiotik irtengo dela iragarri ondoren. Sarreren zenbatekoa erosketa egin zen kanal beraren bidez itzuliko da
Hora Treintaypico: El Show ikuskizunaren sustatzaileak, Ninona Producciones enpresak, birarako aurreikusitako data guztiak bertan behera utzi ditu, tartean 2026ko azaroaren 27an Baluarten programatutako emanaldia. Ekoiztetxeak helarazitako prentsa-oharraren arabera, erabakia Héctor de Miguel “Quequé” umoregile eta aurkezleak —proiektuko kideetako batek— egindako iragarpen publikoaren ondoren hartu da, eta “artistak zuzeneko jarduera berehala eteteko duen beharrari” erantzuten dio.
Sarreren zenbatekoa erosi ziren bide beretik itzuliko da. Internet bidez egindako erosketen kasuan, diru-itzulketa automatikoki egingo da. Aurrez aurre erositako sarreren kasuan, itzulketa Baluarteko txarteldegian nahiz La Morea merkataritza-guneko NICDOren informazio- eta salmenta-puntuan egin ahal izango da.