Carl Orffek konposatutako obra 18:00etan taularatuko da gaur Areto Nagusian. Sarrerak 39 eta 65 euro artean eskura daitezke
Baluarteko Areto Nagusiak Carl Orffek 1935 eta 1936 artean konposatu zuen errepertorio klasikoko lanik ezagunenetako eta interpretatuenetako bat den Carmina Buranaren bosgarren eta azken emanaldi hartuko du gaur, arratsaldeko 18:00eta. La Fura dels Bausek sinatutako Carmina Buranaren eszenaratze berritzaile hau Iruñeko auditoriumera itzultzen da, Baluarten bertan duela hamalau urte egindako aurkezpen arrakastatsuaren ondoren. Zuzeneko musika eta 50 artista baino gehiago eszenan dituen ikuskizun honetan, publikoa Orffen musika sendo eta erraiezkoan murgilduko da eszena zirraragarrien, efektu berezien eta baita lurrinen bidez ere.
Sarrerak 39 eta 65 euro artean www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke jada.
Arau moralen urratze eta bizitzaren plazerren gozamenera gonbidatzen duten Erdi Aroko testu batzuetan oinarritu zen Orff instrumentazio anitz, perkusioan aberats eta ikusgarritasun handiko obra hau konposatzeko. La Furak elementu guzti hauek elkartu ditu eszenaratze harrigarria duen ikuskizun hau eratzeko.