Zentro okupazionaleko antzerki eta kultura inklusiboko konpainiak musika-ikuskizunaren egokitzapen bat aurkeztuko du, desgaitasunen bat duten eta ez duten 60 pertsona ingururen parte-hartzearekin. Sarrerak 5 eurotan eskura daitezke
Baluarteko Ganbera Aretoak Chicago, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du' emanaldia hartuko du heldu den irailaren 12an (19:00etan), Tasubinsa antzerki eta kultura inklusiboko konpainiaren eskutik. Broadwayko komedia musikal arrakastatsuenetako baten egokitzapen honek filmeko nahiz musikaleko eszena eta abesti batzuk biltzen ditu, Irakurketa Errazera egokitutako lengoaiarekin. Ikuskizunean 60 persona inguruk parte hartzen dute -desgaitasunen batekin eta desgaitasunik gabe- eta 1920ko hamarkada zoroan Chicago hirian girotutako istorio honetako pertsonaiak eta koreografiak bizituko dituzte. Eszenaratze honetako berritasun gisa, pertsonaia protagonisten banaketa nabarmentzen da, kasu batzuetan hainbat aktorek antzezten baitituzte.
Sarrerak 5 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.