Zinema Beach 2025en bigarren film hau 21:15ean proiektatuko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Erakusketa Aretoko 'hondartza' berezi honetan sukaldaritza zerbitzua, aisialdirako gunea, hamakak eta sorpresak egongo dira
Baluarteko Erakusketa Aretoak -hondartza oso berezi bilakatua- Zinema Beach 2025 zikloaren bigarren proiekzioa hartuko du datorren asteartean, hilak 22an (21:15ean), NICDOk antolatuta. Oraingoan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin, komediaren klasiko oso bat eta generoko film onenetako bat ikusi ahal izango da: Con faldas y a lo loco (1959, Some Like It Hot). Izenburu horrekin, Billy Wilder zuzendariak genero eta sexualitate tabuak hautsi zituen garai hartan. Con faldas y a lo loco filmak mafiako sarraski baten lekuko izan diren bi musikariren istorioa kontatzen du. Marilyn Monroe, Tony Curtis eta Jack Lemmonen partaidetza bikainekin, film honek Jantzirik Onenaren Oscarra irabazi zuen eta beste sei izendapen lortu zituen, Zuzendaritza eta Aktorea barne; gainera, Film Onenaren Urrezko Globo batekin saritua izan zen (Komedia edo Musikala).
Sarrerak 6€ balio du eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen salmenta-puntuan eros daitezke. Hondartzaren irekiera 20:00etan izango da eta bertan publikoak afaltzeko edo aldez aurretik txosnagunean zerbait hartzeko aukera izango du, baita chill-out gunean giro-musikaz gozatzeko. Gainera, azken edizioetan bezala, aisialdirako gune bat egongo da, eta bertan vóley pista bat egongo da, besteak beste.
Eta 2024ko udan bezala, Zinema Beachera "hondartza moduan" joateak saria izango du. Horretarako, hainbat promozio berezi errepikatuko dira: hondartzako aulkiarekin udako zinemaz gozatzera joaten direnek izozki bat eramango dute opari gisa; familiarekin edo koadrilan datozenek, eta, gainera, hondartzako janzkera ekartzen dutenek, kontsumizio bat lortuko dute (garagardoa, ardoa edo freskagarria); flotagailuarekin, igerilekuko txanoarekin eta hawaiiar alkandorarekin joaten direnek garagardo bat eta krispetak lortuko dituzte; eta hondartzaz gozatzera etortzen direnek, saio bakoitzeko filmaren gaiarekin bat datorren mozorroa jantzita, krispetak lortuko dituzte eta bi lagunentzako esperientzia esklusibo baten zozketan parte hartuko dute.
Zinema Beach zikloaren hamabigarren edizio hau UP animaziozko filmaren proiekzioarekin inauguratu zen, eta beste hiru izenburu ere eskainiko ditu: MARY POPPINS (uzt 24), EL GOLPE (uzt 29) eta GREASE (uzt 31).