Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española
01/12/2025

Ana Belenen kontzertu bikoitza Baluarten, abenduaren 12an eta 13an

Más D Ana Belén – Tour 2025 biraren baitan, abeslariak bere errepertorioaren arrakasta handiak eta azken diskoko kantu berriren bat errepasatuko ditu. Lehen kontzerturako sarrerak eskura daitezke

  • Ana Belén Pamplona
  • concierto Baluarte


Ana Belenek Más D Ana Belén bira berria Baluarteko Areto Nagusian aurkeztuko du heldu den abenduaren 12an eta 13an, arratsaldeko 20:30ean. Vida izeneko azken tour ofiziala egin zuenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, Ana Belenek Espainiako geografiaren zati handi bat zeharkatuko du Más D Ana Belén bira honekin, eta emanaldietan errepertorioko arrakasta handiak eta urte hasieran plazaratuko den bere album berriko kantuak ere errepasatuko ditu. Iruñeko kontzertuetan luxuzko musikariz osatutako banda bat izango du lagun, David San Josek zuzenduta.

Bigarren emanaldirako sarrerak agortu dira, baina lehen kontzerturako geratzen dira: 43,95 eta 80,95 euro bitartean www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta puntuan eskura daitezke.